SELEKZIOEN 2013ko
EUROPAKO XAKE TXAPELKETAK.
(2013ko azaroaren 8tik 17ra, Poloniako Varsovia
hirian).
EMAKUMEZKOEN SELEKZIOEN EUROPAKO X. XAKE TXAPELKETA.
Parte hartzaileak: 32
selekzio.
UKRANIA
SELEKZIO TXAPELDUNA: MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELDUNAK.
Kateryna Lagno (2.542) 9 partidatan 6 puntu (% 6667).
Anna Ushenina (2.492) 8 partidatan 65 puntu (% 8125).
Mariya Muzychuk (2.491) 8 partidatan 65 puntu (% 8125).
Natalia Zhukova (2.466) 7 partidatan 3 puntu (% 4286).
Inna Gaponenko (2.402) 4 partidatan 2 puntu (% 50).
Kateryna Lagno. |
Anna Ushenina. |
Mariya Muzychuk. |
Natalia Zhukova. |
Inna Gaponenko. |
2.498ko
bataz besteko eloarekin Ukrania lehenengo zerrendaburua zen. Pronostikoa bete
egin zuen.
Anna
Usheninak eta Mariya Muzychuk batez ere hartu zuten erantzukizuna eta selekzioa
garaipenera eraman zuten, lehenengo mahaian Kateryna Lagnoren lan onaren
laguntzaz.
Lehenengo
bost txandatan 5 garaipen eta 10 puntu pilatu zituen Ukraniak, Azerbaijan
(1-3), Bielorrusia (35-05), Frantzia (1-3), Israel (25-15) eta Polonia
(35-05) garaitu ondoren. Seigarren txandan, Georgiarekin berdindu zuen (2-2).
Georgia hirugarren zerrendaburua zen eta aurreko Europako Txapelketan
hirugarren postuan geratu zen.
Polonia
III gainditu zuen zazpigarren txandan (15-25) eta Armenia seigarren
zerrendaburuaren aurka eskuratu zuen loria zortzigarren txandan. Emaitza 3-1
izan zen. Azkeneko txanda jokatu aurretik Ukrania matematikoki txapeldun zen.
Errusia
arerio nagusia egokitu zitzaion azkeneko txandan. 3-1 galdu zuen Ukraniak,
baina ordurako Europako bigarren titulua bereganatua zuten ukraniarrek.
Martxoaren
12an, Kazakhstango Astana hirian, talde berberarekin, selekzioen munduko
txapelketa irabazi ondoren, Ukraniak emakumezkoen xakean bere nagusitasuna
berretsi zuen.
ERRUSIA
SELEKZIO TXAPELDUNORDEA: HIRU TXAPELKETETAKO BOLADA, APURTUTA.
Valentina Gunina (2.509) 9 partidatan 6 puntu (% 6667).
Alexandra Kosteniuk (2.510) 8 partidatan 75 puntu (% 9375).
Natalija Pogonina (2.499) 7 partidatan 45 puntu (% 6429).
Olga Girya (2.447) 7 partidatan 45 puntu (% 6429).
Aleksandra Goryachkina (2.438) 5 partidatan 25 puntu (% 50).
Nadezhda eta Tatiana Kosintseva gabe, Errusiak zertxobait ahuldu zuen bere indarra. Hasieran bigarren zerrendaburua zen, 2.491ko bataz besteko eloarekin. Postu horretan amaitu zuen txapelketa.
Alexandra
Kosteniukek lan harrigarria eginda ere, seigarren txandaren bukaeran ia
aukerarik gabe zegoen aurreko hiru urteetan lortutako titulua berritzeko.
Txekia
3-1 gainditu zuen lehenengo txandan. Bigarrenean, ordea, porrot umiliagarria
jasan zuen Israelen aurka (25-15). Israel, 2.295eko bataz besteko eloarekin,
hamabosgarren zerrendaburua zen. Emaitza honek asko baldintzatu zuen azkeneko
sailkapena.
Austria
eta Polonia Futures jipoitu zituen hirugarren eta laugarren txandetan (4-0 eta
0-4), baina berriz okertu zuen bidea ondoren.
Alemania
(bosgarren zerrendaburua) eta Polonia (laugarrena) arerio arriskutsuak ziren.
Errusiak biekin berdindu zuen (2-2).
Azkeneko
txanpan Errusiak, hortzak erakutsita, garaipen garrantzitsuak erdietsi zituen
Hungaria, Georgia eta Ukraniaren aurka: 15-25, 3-1 eta 3-1. Berandu zen
titulua eskuratzeko. Zortzigarren, hirugarren eta lehenengo zerrendaburuak
azpiratzeak zilarrezko dominarako bidea ireki zion, ordea.
POLONIA
HIRUGARREN SAILKATUTAKO SELEKZIOA: BERRIZ ERE PODIUMEAN.
Monika Socko (2.431) 9 partidatan 5 puntu (% 5556).
Jolanta Zawadzka (2.383) 8 partidatan 45 puntu (% 5625).
Joanna Majdan-Gajewska (2.420) 6 partidatan 35 puntu (% 5833).
Iweta Rajlich (2.404) 4 partidatan 15 puntu (% 3750).
Karina Szczepkowska-Horowska (2.382) 9 partidatan 7 puntu (% 7778).
Polonia
laugarren zerrendaburua zen, 2.410eko bataz besteko eloarekin. Karina
Szcepkowska-Horowska izan zen bere jokalaririk onena, % 7778ko
portzentaiarekin, partida guztiak jokatuta.
Nahiko
itxuroso hasi zuen txapelketa, lehenengo 4 txandetan 8 puntu eskuratuta. Italia
(35-05), Espainia (1-3), Errumania (25-15) eta Armenia (25-15) garaitu
zituen.
Bosgarren
txandan Ukrania erraldoia parez pare izan zuen eta puntu erdia besterik ez zuen
eskuratu neurketa horretan.
Errusia
eta Georgia talde indartsuak egokitu zitzaizkion ondoren. Horiekin berdintzea
emaitza ona izan zen, podiuma harrapatu ahal izateko.
Gero
egindako lan ona biribiltzea zegokion. Bulgaria (15-25) eta Lituania (3-1)
gaindituta, hirugarren postu bikaina lortu zuen.
Polonia
azkeneko 5 txapelketetan 4 aldiz igo da podiumera. 2005ean, Gotenborg hirian
(Suedia) txapeldun izan zen.
GAINONTZEKO
SELEKZIOEN LANA, AZTERGAI.
Frantzia nabarmendu beharra dago, eta ez
onerako. Zazpigarren zerrendaburua 31. postuan geratu zen, berdinketa bat eta
bost porrot lasta hartuta.
Lituania,
Polonia III eta Txekia beste aldea izan ziren. Lehenengo hamarren artean amaitu
zuten (zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren, hain zuzen ere). Postu
onak hasierako ranking-ean 16., 13. eta 18. tokietan zeuden selekzioentzat.
2013-11-17.
Iturria: FIDEren
webgunea.